Done Petri zubia – Cuatro Vientos zubia
Parkeko zati hau hiriaren alde zaharreko oinetara hurbiltzen da berriro, Ingurabideko pasealekuarekin paraleloan, eta bertan hiriaren ikuspegi ederrenetako bat dago.
IDAZKUNA
MUGARRIAK
XVIII. mendean desagertu arte Cuatro Vientos inguruan egon zen Dona Grazia klaratarren komentu zaharretik hartu du izena. Nahiz eta oso zaharra den (izan ere, XIII. mendea baino lehenagokoa da) Erdi Aroko Iruñeko zubi modernoena da, arkuak gotikoak baititu. Cuatro Vientos zubia eraiki zuten arte, Dona Grazia erabiltzen zuten hiria Nafarroaren iparraldearekin lotzeko. Hiriko beste zubibide batzuek bezala, harrizko gurutze bat du muturretako batean.
© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, z.g. - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - Harremanetarako - Tokiko mapa - Estekak - Kredituak