Ir al contenido

Europako Batasuna
Ayuntamiento de Pamplona :: Iruñeko Udala


Hasi > Iruñeko Ibai Parkea > Arga ibaia > Arrotxapeako zatia

Arga ibaia: Arrotxapeako zatia

Arrotxapeako zatiko pasealekua

Done Petri zubia – Cuatro Vientos zubia

Parkeko zati hau hiriaren alde zaharreko oinetara hurbiltzen da berriro, Ingurabideko pasealekuarekin paraleloan, eta bertan hiriaren ikuspegi ederrenetako bat dago.

Pasealeku osoa ezagutu>

IDAZKUNA

Hiriko autobusa
(PDF 1,6 MB)

Bidea

Belardia eta zuhaiztia

Ibaia


MUGARRIAK


Runa parkea II

El Vergel eta Curtidores zubien artean, Runa parkea dago, 55.000 m2-ko azalera duena. Arrotxapea eta Arantzadi artean dago, beraz, parkea, uholdeak izanez gero ura laminatzeko, hau da, uholdeak modu naturalean kontrolatzeko balio duena. 2008ko udaberrian egin zen estreinako jarduketa han. Sanferminetako feria-eremurako prestatu behar izan zen lursaila, eta beharrezko instalazio eta bideak egin ziren. Bukatu berri den bigarren fasean, beheko terrazan jardun da, 23.500 m2-tan; errotaren ubidearen eta Arga ibaiaren artean dago terraza, eta ibaiertzeko landareak landatu dira (espezie autoktonoak, zehazki) ureztatze automatikoa duen soropil-belardi baten gainean. Horrez gain, bai ibaiertzean bai ubidearen ertzean zeuden bide eta bidezidorrak sendotu dira, eta antzinako errotaren eremua egokitu da. Beheko terraza eta goiko terraza lotzeko, 5 metro zabal eta 12 metro luze duen zaldain bat eraiki da. Egitura altzairuzkoa da, eta akaberak egurrezkoak eta altzairu herdoilgaitzezkoak dira. Bukatzeko, ondokoak jarri dira parkean: bost piknik-mahai, haurrendako jolas-eremua (225 m2), 61 eserleku, txakurrak ibiltzeko eremu bat, bizikletak aparkatzeko bi toki, iturriak, paper-ontziak...


© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, z.g. - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - Harremanetarako - Tokiko mapa - Estekak - Kredituak