Done Petri zubia – Cuatro Vientos zubia
Parkeko zati hau hiriaren alde zaharreko oinetara hurbiltzen da berriro, Ingurabideko pasealekuarekin paraleloan, eta bertan hiriaren ikuspegi ederrenetako bat dago.
IDAZKUNA
MUGARRIAK
Egungo Nafarroako Arraun Kluba lehengo Nafarroako Klub Nautikoaren ondorengoa da. Hain zuzen, Nafarroako Unibertsitateko ikasle eta irakasle talde baten ekimenez jaio zen, beste herrialde batzuetako unibertsitateetako arraun taldeen antzekoak sortzeko asmoa izan baitzuten (besteak beste, Oxford, Cambridge edo Harvard unibertsitateetakoak). Bela, piraguismo eta arraun kirolak praktikatzen hasi ziren. 70. urteen bukaeran, jarduera horiek sustatzeko lekukoa Nafarroako Arraun Federazioak hartu zuen. Arga ibaian, kirol hori praktikatzeko lekua mugatua da; hain zuzen, Arrotxapeako zubiaren eta Dona Grazia presaren artean dagoen tartea hartzen du.
© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, z.g. - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - Harremanetarako - Tokiko mapa - Estekak - Kredituak