Larraintzar - Magdalenako zubia
Hauxe dugu parkearen lehen zatia, ibaiaren norabideari jarraituz. Meandro oso bat hartzen du, Magdalenako zubiraino.
IDAZKUNA
MUGARRIAK
Garesko zubiaren estilo berekoa da zubi hau, eta horregatik oinarriak adierazten digu balitekeela jatorri erromanikoa izatea. Badirudi hasierako zirkulu erdiko arkuen ordez arku zorrotzak jarri zituztela. Done Petri zubiaren ondoren, Argaren gainean dagoen zaharrena da. Mendeek aurrera egin ahala hainbat berrikuntza lan egin dizkiote. Azken berritze lanei 1963. urtean ekin zieten, eta orduan hasierako itxura eman zioten. Izen bereko auzoan dago, eta Donejakue bidea egiten duten erromesak hirian sartzeko sarrera nagusia da. Zubi ezagunena eta ederrena da. 1939. urtean monumentu historiko-artistiko izendatu zuten.
© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, z.g. - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - Harremanetarako - Tokiko mapa - Estekak - Kredituak