Larraintzar - Magdalenako zubia
Hauxe dugu parkearen lehen zatia, ibaiaren norabideari jarraituz. Meandro oso bat hartzen du, Magdalenako zubiraino.
IDAZKUNA
MUGARRIAK
Caparrosoren antzinako errotan kokaturik, egungo Piraguismoko Udal Eskolak bi esparru ditu. Beheko solairuan piraguak gordetzeko biltegiak, mantentze lanetarako eremuak eta ontziralekurako sarbidea daude. Udal Katalogoak babesturik daudenez, hango hondakinak errespetatu dira.
Antzinako errotaren hormen gainean eraikin berri bat dugu hegalean, Arga ibaiaren bazterretarik 10 metro gora, gutxi gorabehera. Taberna-kafetegia, aldagelak eta beiraz estalitako patio bat daude. Errotako ubidearen gainean dago patioa.
Barneko eskailera batetik beheko solairura heltzen da, eta beste batetik dorreko bigarren eta hirugarren solairuetara. Horietan bulegoak eta bilera gela daude, hurrenez hurren.
110 metroko "ur-lasterreko” ubide bat du eraikinak, piraguak nabigatzeko modukoa.
© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, z.g. - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - Harremanetarako - Tokiko mapa - Estekak - Kredituak