Ir al contenido

Europako Batasuna
Ayuntamiento de Pamplona :: Iruñeko Udala


Hasi > Iruñeko Ibai Parkea > Arga ibaia > Magdalenako zatia

Arga ibaia: Magdalenako zatia

Magdalenako zatiko pasealekua

Larraintzar - Magdalenako zubia

Hauxe dugu parkearen lehen zatia, ibaiaren norabideari jarraituz. Meandro oso bat hartzen du, Magdalenako zubiraino.

Pasealeku osoa ezagutu>

IDAZKUNA

Bidea

Belardia eta zuhaiztia

Hiriko autobusa
(PDF 1,6 MB)

Donejakue bidea

Ibaia


MUGARRIAK


Club Natación

XX. mendeko 30. urteetan du jatorria. 1931. urtean, Arga ibaian, Caparrosoren errota parean, bainatu ohi zen lagun talde batek bainurako gune hori mugatzea erabaki zuen, nahasmendu publikoak saihesteko asmoz. Horrela jaio zen Club Natación Pamplona izeneko elkartea. 36ko gerraren ondoren, hasierako instalazio haiek handitzen joan ziren eta beste kirol jarduera batzuetarako lekuak egokitu zituzten, egun ezagutzen dugun moduan antolatu zuten arte. Espero zitekeen moduan, elkarte horrek zeregin handia izan du igerilari nafarrak sustatzen. 50. urteez geroztik, elkarteak dantzaldiak antolatzen ditu San Fermin jaietan, eta pixkana ezin saihestuzko hitzordu bilakatu dira.


© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, z.g. - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - Harremanetarako - Tokiko mapa - Estekak - Kredituak