Ir al contenido

Europako Batasuna
Ayuntamiento de Pamplona :: Iruñeko Udala


Hasi > Iruñeko Ibai Parkea > Jarduketa plana > Helburuak

Helburuak

Helburuak

Jarduketa plan ororen lehen helburua ibai inguruak hiriaren egituran integratzea edo txertatzea da, inguru horien balioei eutsiz eta horiek bultzatuz, dauden eraginak zuzenduz eta uholde mementoetan funtzionamendu hidraulikoa hobetuz.

Helburu nagusi hori beste honako hauetan zatitu ahal da:

  • Ibaien inguruan dauden hiriko guneak lehengoratzea, egun andeatuta daudenak ingurumen eta erabilera baldintzei dagokienez, industria jarduerak edo ingurumenean eragin handia duten beste erabilera batzuetarako hartuta daudenak.
  • Ibaialde guztien irisgarritasuna lortzea, edo, gutxienez, ibai bakoitzerako luzetarako ibilbide mugagabea izatea lortzea, ertz batetik bestera igarota.
  • Ibai inguruneen bilakaera naturala bultzatzea, ekosistema bereizgarriak lor daitezen, korridore naturalak sortuta, nagusiki hiritarra den inguru batean.
  • Jarduketa bigunen bidez ibaiaren bidea finkatzea. Erabilera ugari izatea eta paisaia kalitate handia izatea ekarri dute.
  • Uberkaren, ibaialdeen eta eragin guneen tratamenduak eta erabilerak definitzea, ibaia handitzen denean urari leku nahikoa uzteko, eta, hartara, uholdeen eraginak minimizatzeko.

© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, z.g. - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - Harremanetarako - Tokiko mapa - Estekak - Kredituak