Ir al contenido

Europako Batasuna
Ayuntamiento de Pamplona :: Iruñeko Udala


Hasi > Iruñeko Ibai Parkea > Jarduketa plana

Jarduketa plana

Jarduketa plana

Ingurumena lehengoratzeari eskainitako hainbat hamarkadaren ondorio da ibai parkea; Europako Batasunak emandako diru laguntza handiei esker egin ahal izan dena.

Plana

Ibaiaren uberka eta ertzak lehengoratzeko bidea eman du jarduketa planak: sastrakak garbitu dira eta sanotu egin dira ertzak. Ondorioz, etenik ez duen pasealeku natural luzea sortzea lortu da, oinez edo bizikletaz egiteko aproposa, parkez, oinzubiz, ontziralekuz eta gaur berrituta dauden errota zaharrez betea.

Aurrekariak

Historian, biztanleen kopurua handitzeak eta industria garatzen joateak Iruñeko ibaien uberkak kutsatzea ekarri zuten. Ingurune natural andeatu horretatik alde egin zuen herritarrak, eta ibaiaren uberkei bizkarra emanda bizi zen.

1984. urteko Plan Nagusian, Iruñeak habitat natural hori lehengoratzea planteatu zuen lehentasunezko helburu moduan. Izan ere, Argaren ibai ingurua hirian integratu nahi zen, ez bakarrik aisialdirako gune publiko moduan, baizik eta hirigintza arrazoizko eta iraunkor baten motor moduan ere bai.

Duela urte gutxi lortu da integratze hori eraginkorra izatea, Argako Plan Integralaren lehen faseko lanak egin direnean (1998-2001). Izan ere, 11 kilometroko parke lineal bat sortu zen, eta, hartara, hiri eta paisaia aniztasun eta aberastasun handiko multzoa lortu zen.

Udalaren plan berriak, ibai inguru hori ez ezik, Elorz eta Sadar ibaien parkeak ere hartzen ditu. 6,5 kilometro gehiago gehitu zaizkio, eta Argako Plan Integralaren bigarren fasea eta Sadar eta Elorz ibaiena abian jarri da (2003-2009).


© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, z.g. - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - Harremanetarako - Tokiko mapa - Estekak - Kredituak